7. Atala. Arartekoaren gomendioak eta iradokizunak zenbateraino bete diren
Ararteko erakundea sortzen eta arautzen duen 3/1985 Legeak –otsailaren 27koak– 11.b) artikuluan ezarritakoaren arabera, Arartekoari dagokio: “Dagokien ihardutze-sailei, herrilanariei edo hoien lanariburuei aholkuak ematea edo legezko egitekoak gogoraraztea, legez kontrako edo bidegabekeriazko egintzak zuzentzen edo Arduralaritza-zerbitzuak hobetzea lortzen saiatzeko” (sic).
Horregatik, kexak aztertzean administrazioaren jokaera ez dela zuzena izan ondorioztatzen dugunean, gomendio edo iradokizun bat bidaltzen diogu kexak eragindako administrazioari, bere jokaera alda dezan eskatzeko.
Gomendioak ordenamendu juridikoa urratu dela, legez kontra jokatu dela edo hutsegite larria izan dela ikusten denean egiten dira eta, horien bidez, delako jarduera berrikusteko eskatzen zaio kasuan kasuko administrazioari. Formula honen pean egiten dira, orobat, legeak bete behar dela gogorarazteko oharrak.
Iradokizunak, aldiz, honelako kasuetan egiten dira: eragindako administrazioak legeei jarraiki jardunda ere, eskubideak babestearren edo administrazio egokia bermatzearren, beste era bateko jarduera behar denean. Kategoria honetan barneratzen dira, orobat, administrazio bakar bati zuzenduta dauden eta kexa-espediente jakin batekin zerikusia duten arau aldaketako proposamenak ere.
Hala ere, beti ez da beharrezkoa izaten gomendioa edo iradokizuna egitea. Askotan, administrazioak bere jokaera jakin bati buruzko informazioa eskatzeko idazkia jaso eta bere jokaera legezkotasunarekin bat ez zetorrela egiaztatu ondoren, bere jokaera ez dela zuzena izan aitortzen du, luzamendutan ibili gabe, eta kexagileari urratutako eskubidea berrezartzen dio. Arazoak konpontzeko modu honen bidez, ez da beharrezkoa gomendio edo iradokizun bat beren-beregi egitea; horri esker, irregulartasunak antzeman diren administrazio-jardueretatik %88,28 gomendio edo iradokizunik egin gabe konpondu dira.
Egindako gomendio eta iradokizunak betetzeari dagokionez, azpimarratu beharra dago 2012. urtean egindako 99etatik eta 2011ko txosteneko datuen arabera erabakitzeko zeuden beste 16etatik, 27 onartu egin direla; 58 ez direla onartu eta 28 erantzunaren edo azken erabakiaren zain daudela. Orobat, zehaztu behar da egindako gomendioetako bat bertan behera utzi dela, kexan azaldutako arazoa konpondu delako, eta beste bat ere bertan behera utzi dela, hura izapidetzean akats bat egin zela antzeman delako.
Datu horiek 2011. urtekoekin alderatuz gero, egiaztatzen da dezente igo dela arriskuan edo gizartean baztertuta dauden pertsonen arloan egindako gomendioen kopurua. Gizarte-prestazioen gainean espediente asko bideratu direlako gertatu da hori, batez ere, eta espediente horiek nagusiki Arabako Foru Aldundiari eragin diote, administrazio hori baitzen eskuduna 2011ko abendura arte. Handik aurrera, Lanbide arduratu zen laguntza horiek kudeatzeaz.
Emaitza horiek aintzat hartzean, ezin dugu ahaztu erakunde honek egindako gomendio edo iradokizunak ez direla lotesleak eta, ondorioz, limurtzea edo pertsuasioa besterik ez dugula laguntza eskatu diguten pertsonen egoera juridikoak konpontzen saiatzeko.
Horregatik, aipatu nahi dugu erakunde honek garrantzi handia ematen diola administrazio publikoetara bidaltzen dituen erabakiak behar bezala arrazoitzeko beharrari, batez ere erabaki bat edo esku hartzeko irizpide batzuk aldatzeko eskatzen denean. Beti esan izan dugu behartzeko gaitasunik ez izateak ahalegin dialektiko handiagoak egitera behartzen gaituela, gure analisietan sakontzera, desadostasun juridikoak egiaztatzera eta gure argudioak errepikatzera, gure gomendioak eta gogorarazteko oharrak betetzeko orduan bidegabeko aitzakiak jartzen direla ikusten dugunean. Hau da, esku hartzeko dauzkagun aukera guztiak agortzen saiatzen gara, gure asmo bakarra egiaztatu ditugun legez kontrako egoera horiek berrezartzea eta legez kontrako edo bidegabeko praktikak aldatzea dela.
Beti onartu dugu Ararteko erakundeak administrazio jokaera bat aldatzea gomendatu edo iradokitzen duenean, administrazioak ez duela zertan onartu gomendioaren eta/edo iradokizunaren interpretazio juridiko hori, eta ados ez egoteko arrazoiak zeintzuk diren argudia dezakeela.
Batzuetan, eragindako administrazioak ez du adierazten gomendioa edo iradokizuna onartzen duen ala ez. Kasuok bestelako balorazioa merezi dute, eta halakoetan, erantzunik ezak gomendioa edo iradokizuna ez betetzeko asmoa estaltzen duela susmatzen da, eta, hortaz, administrazioari adierazten zaio erantzunik ez emateko jarrerari eusten badio, ez onartutzat joko dela gomendioa edo iradokizuna, eta zertzelada hori jakinaraziko dela Legebiltzarrari egiten zaion urteko txostenean.
Espedienteak bukatzeko beste modu desegoki bat zera da: eragindako administrazioak gomendioa ez onartzea eta bere ezezkoa oinarritzeko argudio nahikorik ez ematea.
Egoera horrek kezkatzen gaituenez gero, berriz ere adierazi beharra daukagu horrelako jokaerek –tokiko administrazioan gertatzen dira batik bat– urratu egiten dutela Eusko Legebiltzarreko erakunde ordezkari gisa eman dizkiguten eginkizunak onartzea. Era berean, gure iritziz, jokaera horiek begirunerik eza erakusten dute Zuzenbideko Estatuak arazoak konpontzeko eman duen tresnetako bat erabiliz beren eskubideak aitor diezazkieten eta legeria bete dadin erakunde honetara babes eske etorri diren herritarrekiko. Ildo horretan, gogorarazi behar da onartu gabeko gomendio edo iradokizun bakoitzak, erakunde honen bermatze lanerako oztopoa izateaz gain, batez ere legea ez betetzen edo herritarren eskubideak urratzen jarraitzea dakarrela berekin, herritarrei legez dituzten eskubideak berrezartzea galaraziz.
Horri buruz, 2012. urtean azpimarratzekoa da Arabako Foru Aldundiaren jarrera itzurkorra, izan ere, ez ditu aintzat hartu 2011n hasitako espedienteekin zerikusia zuten gizarte-prestazioez egindako ia gomendio guztiak. Arabako Foru Aldundiaren jarrera horrek dezente murriztu ditu biztanle-sektore horren inklusio-prozesuetan nagusitu behar duten bermeak, sektore hori da-eta, hain zuzen, horien beharrik handiena duena. Aldi berean, gure ustez, indarreko araudia betez gero erraz saihets zitezkeen premiazko egoerak sortu dira.
Ohi bezala, atal honetan aipatuko dugu zein egoeratan dauden 2012an egin ditugun gomendio eta iradokizunak, baita 2011ko abenduaren 31n azken erantzunaren zain zeudenak ere. Aipamen hori lau kategoriatan banakatutako gomendioen azaleko deskribapena baino ez da izango. lau kategoriak honako hauek dira: 1) Administrazioak onartu dituenak; 2) Administrazioak onartu ez dituenak, 3) txosten hau amaitutakoan, administrazioaren behin betiko erabakiaren zain daudenak; eta 4) bertan behera utzi direnak.
Ebazpen guztiak, oso-osorik, gure web orrialdean kontsulta daitezke.
1. Onartutako gomendioak eta iradokizunak
A) EUSKO JAURLARITZA
Kultura Saila
Arartekoaren ebazpena, 2011ko urriaren 21ekoa.Horren bidez gomendatzen zaizkio “Auzolandegiak” programaren datozen deialdietan plazak esleitzeko sistema hobetzeko neurriak.
800/2011/32 espedientea (43/2011 Gomendioa)
Herrizaingo Saila
Arartekoaren ebazpena, 2012ko martxoaren 1ekoa. Horren bidez herritarrei gure erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan emandako arreta hobetzeko neurriak gomendatzen zaizkio.
583/2011/32 espedientea (32/2012 Gomendioa)
Osasun eta Kontsumo Saila
Arartekoaren ebazpena, 2012ko maiatzaren 28koa. Horren bidez gomendatzen zaio eskolatzeko asmoz aldi baterako egonaldian dagoen adingabe atzerritar bati osasun arreta onar diezaioten.
782/2012/18 espedientea (65/2012 Gomendioa)
Arartekoaren ebazpena, 2012ko uztailaren 12koa. Horren bidez, medikuntza pribatua erabiltzeagatiko gastuak itzultzea ukatzeari buruzko kexa-espedientea bukatutzat eman duen.
174/2012/18 espedientea (4/2012 Iradokizuna)
Osakidetza
Arartekoaren ebazpena, 2011ko abenduaren 14koa. Horren bidez gomendatzen zaio neurriak hartzeko ondare erantzukizuneko espediente bat berariaz ebazteko.
1307/2010/18 espedientea (49/2011 Gomendioa)
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
Arartekoaren ebazpena, 2012ko apirilaren 17koa. Horren bidez iradokitzen zaio dagozkion neurriak har ditzan erreklamatzaileak bere familia-unitateak dituen espazio beharrei egokitzen den babes ofizialeko etxebizitza bat eskuratzeko aukera eduki dezan.
1192/2011/34 espedientea (2/2012 Iradokizuna)
B) FORU ADMINISTRAZIOA
ARABAKO FORU ALDUNDIA
Gizarte Zerbitzuetako Saila
Arartekoaren ebazpena, 2012ko maiatzaren 22koa. Horren bidez gomendatzen zaio gizarte prestazioen etetea eta oker jasotakoengatiko zorra berrazter ditzala, dirudienez ez baitago horiek bideratzeko arrazoi nabarmenik.
2166/2011/43 espedientea (63/2012 Gomendioa)
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Gizarte Ekintza Saila
Arartekoaren ebazpena, 2012ko maiatzaren 31koa. Horren bidez gomendatzen zaio diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria berritzeko data berrazter dezan.
1987/2011/43 espedientea (66/2012 Gomendioa)
Arartekoaren ebazpena, 2012ko uztailaren 11koa. Horren bidez gomendatzen zaio berrikus dezala diru-sarrerak bermatzeko errenta baten deuseztapena.
2279/2011/43 espedientea (74/2012 Gomendioa)
Kultura Saila
Arartekoaren ebazpena, 2012ko apirilaren 2koa. Horren bidez zenbait neurri gomendatzen zaizkio karate modalitatean Eskola Kirolaren Programa hobetzeko.
747/2011/32 espedientea (52/2012 Gomendioa)
Arartekoaren ebazpena, 2012ko ekainaren 12koa. Horren bidez gomendatzen zaio hainbat neurri bere Eskola Kirola Programaren inguruan
1075/2011/28 espedientea (69/2012 Gomendioa)
C) TOKIKO ADMINISTRAZIOA
ARABAKO UDALAK
Oiongo Udala
Arartekoaren ebazpena, 2012ko urtarrilaren 20koa. Horren bidez gomendatzen zaio lur eremu baten segurtasun eta osasungarritasun baldintzak egiaztatzeko administrazio espedientea izapidetu dezala.
1176/2011/23 espedientea (10/2012 Gomendioa)
Gasteizko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2011ko abenduaren 19koa. Horren bidez gomendatzen zaio bide publikoan mahaitxoak jartzeko lizentzia baliogabetu dezan eta erabilera hori dagokion udal ordenantza bidez arautu dezan.
960/2011/28 espedientea (56/2011 Gomendioa)
Arartekoaren ebazpena, 2012ko martxoaren 27koa. Horren bidez gomendatzen zaio erreklamatzaileari bahitutako zenbatekoa itzul diezaion, bahiketa egin zen unean zorra preskribatuta baitzegoen.
1444/2011/22 espedientea (48/2012 Gomendioa)
Zanbranako Udala
Arartekoaren ebazpena, 2012ko urtarrilaren 18koa. Horren bidez gomendatzen zaio animaliak gordetzeko txabola baten erabileraren aurka egindako salaketari erantzuna eman diezaion.
693/2011/23 espedientea (8/2012 Gomendioa)
BIZKAIKO UDALAK
Abanto-Zierbenako Udala
Arartekoaren ebazpena, 2011ko abenduaren 15ekoa. Horren bidez gomendioa egiten zaio udal erroldan inskriba dezan Santa Juliana auzunean bizi den familia bat.
122/2011/31 espedientea (50/2011 Gomendioa)
Artzentaleseko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2012ko ekainaren 26koa. Horren bidez gomendatzen zaio erregistroko izen-emate baten aurrean esku hartu dezan, bide publiko bat partikular baten izenean baitago.
429/2012/29 espedientea (71/2012 Gomendioa)
Bakioko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2012ko maiatzaren 4koa. Horren bidez gomendatzen zaio lizentziarik gabeko lurzati bat hesitzeko obrengatik egindako salaketari erantzuna eman diezaion eta legalizatzeko dagokion izapidearekin jarrai dezan.
1072/2011/23 espedientea (59/2012 Gomendioa)
Bermeoko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2012ko uztailaren 5ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio berariaz eman diezaion erantzuna higiezin batean lizentziarik gabe tximinia bat jartzeagatik egindako salaketari.
386/2011/23 espedientea (73/2012 Gomendioa)
Bilboko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2011ko azaroaren 17koa. Horren bidez gomendatzen zaio ikastetxe bateko obrak legeztatzeko espedientea ikusteko aukera eman dezan.
1237/2011/23 espedientea (46/2011 Gomendioa)
Arartekoaren ebazpena, 2012ko otsailaren 6koa. Horren bidez gomendatzen zaio establezimendu batek eragindako kalteak saihesteko neurri egokiak har ditzan eta jarduera horri ingurumen legezkotasuna betetzea eska diezaion.
1462/2010/28 espedientea (21/2012 Gomendioa)
Arartekoaren ebazpena, 2012ko martxoaren 19koa. Honen bidez iradokitzen zaio bide publikoko musika emanaldien eragozpenak murrizteko aukera.
2177/2011/47 espedientea (1/2012 Iradokizuna)
Mallabiko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2012ko martxoaren 20koa. Horren bidez gomendatzen zaio Mallabiko (…) industrigunean dagoen txatar-parkeko jardueraren sustatzaileari ingurumen arloko legedia betearazteko.
801/2011/23 espedientea (42/2012 Gomendioa)
GIPUZKOAKO UDALAK
Errenteriako Udala
Arartekoaren ebazpena, 2012ko otsailaren 1ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio Salmenta Ibiltaria arautzen duen Ordenantza berrikusteko.
624/2011/29 espedientea (16/2012 Gomendioa)
Oiartzungo Udala
Arartekoaren ebazpena, 2012ko abuztuaren 14koa. Horren bidez gomendatzen zaio egindako eskaera baten izapidea sustatu dezan eta egindako eskaera bakoitza erantzun dezan.
1616/2011/23 espedientea (78/2012 Gomendioa)
Zumaiako Udala
Arartekoaren ebazpena, 2012ko martxoaren 5ekoa. Horren bidez, eraikuntza proiektu batean hirigintza araudia betetzeari buruz aurkeztu salaketa eta idazkiei berariaz erantzutea gomendatzen zaio.
606/2011/23 espedientea (36/2012 Gomendioa)
D) BESTE ERAKUNDE PUBLIKO BATZUK
Gipuzkoako Abokatuen Elkargoa
Arartekoaren ebazpena, 2012ko abuztuaren 7koa. Horren bidez gomendatzen zaio abokatu baten aurrean eta arlo deontologikoan abian jartzen duen jarduera oro diziplina-prozeduran ezarritako gehienezko epean ebatz dezan.
736/2011/32 espedientea (76/2012 Gomendioa)
2. Onartu ez diren gomendioak eta iradokizunak
A) EUSKO JAURLARITZA
Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila (Lanbide)
Arartekoaren ebazpena, 2012ko martxoaren 6koa. Horren bidez gomendatzen zaio Enpresen Sorkuntzaren gaineko diru-laguntza itzultzeko betebeharra aitortzen duen ebazpena berrikusteko.
2256/2011/18 espedientea (37/2012 Gomendioa)
Osasun eta Kontsumo Saila
Osakidetza
Arartekoaren ebazpena, 2012ko azaroaren 7koa. Horren bidez gomendatzen zaio neurriak hartzeko ondare erantzukizuneko espediente bat berariaz ebazteko.
1364/2012/18 espedientea (82/2012 Gomendioa)
B) FORU ADMINISTRAZIOA
ARABAKO FORU ALDUNDIA
Gizarte Zerbitzuen Saila
Arartekoaren ebazpena, 2011ko abenduaren 19koa. Horren bidez gomendatzen zaio ondoriorik gabe utz dezan Sarrerak Bermatzeko Errenta berriz jasotzeko ukapena.
754/2011/43 espedientea (52/2011 Gomendioa)
Arartekoaren ebazpena, 2011ko abenduaren 20koa, Horren bidez gomendatzen zaio espedienteak abian jar ditzan modu bidegabean jasotako zenbatekoen itzultzea eskatzeko, indarrean dagoen araudia betez.
554/2011/43 espedientea (53/2011 Gomendioa)
Arartekoaren ebazpena, 2011ko abenduaren 21ekoa, Horren bidez gomendatzen zaio espedienteak abian jar ditzala bidegabeki jasotako zenbatekoak itzultzea eskatzeko, indarrean dagoen araudia betez.
30/2011/43 espedientea (54/2011 Gomendioa)
Arartekoaren ebazpenak. Horien bidez gomendatzen zaio espedienteak abian jar ditzala bidegabeki jasotako zenbatekoak itzultzea eskatzeko, indarrean dagoen araudia betez.
(Guztira 30 gomendio dira)
Arartekoaren ebazpena, 2012ko otsailaren 7koa. Horren bidez gomendatzen zaio diru-sarrerak bermatzeko errentaren sortzapena berriro has dezan eteteko arrazoiak desagertu baitira.
2013/2011/43 espedientea (23/2012 Gomendioa)
Arartekoaren ebazpena, 2012ko otsailaren 23koa. Horren bidez gomendatzen zaio gizarte laguntzen sortzapena berriro has dezan hilabeteko etenaldiaren ondoren.
1343/2011/43 espedientea (29/2012 Gomendioa)
Arartekoaren ebazpena, 2012ko martxoaren 21ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio hainbat agiri onar ditzala benetako bizilekuaren baldintza betetzearen egiaztagiri gisa.
46/2012/43 espedientea (44/2012 Gomendioa)
Arartekoaren ebazpena, 2012ko martxoaren 26koa. Horren bidez gomendatzen zaio eraginik gabe uzteko pertsona bati prestazio ekonomikoen ordainketa eten eta zorra eskatzen dion ebazpena eta pertsona horri aitortzeko etenaldian jaso ez duen zenbatekoa kobratzeko eskubidea.
1958/2011/31 espedientea (46/2012 Gomendioa)
Arartekoaren ebazpena, 2012ko martxoaren 28koa. Horren bidez gomendatzen zaio espedienteak abian jar ditzala bidegabeki jasotako zenbatekoak itzultzea eskatzeko, indarrean dagoen araudia betez.
59/2012/43 espedientea (49/2012 Gomendioa)
Arartekoaren ebazpena, 2012ko maiatzaren 23koa. Horren bidez gomendatu zaio etxebizitzarako prestazio osagarriaren etete bat berraztertu dezan, formari dagokionez akats larriak daudelako.
2289/2011/43 espedientea (64/2012 Gomendioa)
Arartekoaren ebazpena, 2012ko ekainaren 4koa. Horren bidez gomendatzen zaio diru-sarrerak bermatzeko errenta eteteko ebazpena berrazter dezan ez baitago arrazoirik.
153/2012/43 espedientea (67/2012 Gomendioa)
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Gizarte Ekintza Saila
Arartekoaren ebazpena, 2011ko azaroaren 14koa. Horren bidez iradokitzen zaio diru-sarrerak bermatzeko errentaren prestazioa etetea edo iraungitzea erabakitzen duen ebazpenetan arrazoiak behar bezala eta hizkuntza ulergarrian azaldu eta arrazoitu ditzan, testu laburtuak erabili gabe.
32/2011/31O espedientea (3/2011 Iradokizuna)
Arartekoaren ebazpena, 2012ko urtarrilaren 27koa. Horren bidez gomendatzen zaio gizarte laguntza baten iraungipena ondoriorik gabe utz dezan arrazoiaren desegokitasuna dela-eta.
1715/2011/43 espedientea (14/2012 Gomendioa)
Arartekoaren ebazpena, 2012ko otsailaren 16koa. Horren bidez gomendatzen zaio baliogabe utz dezala Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta baten ziorik ezagatiko iraungipena, eta haren ordez hilabeteko behin-behineko etendura agindu dezala, indarrean dagoen legedia betez.
1181/2011/43 espedientea (27/2012 Gomendioa)
Arartekoaren ebazpena, 2012ko martxoaren 21ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio hainbat agiri onar ditzala benetako bizilekuaren baldintza betetzearen egiaztagiri gisa.
46/2012/43 espedientea (44/2012 Gomendioa)
Arartekoaren ebazpena, 2012ko abuztuaren 21ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio diru-sarrerak bermatzeko errentara iraungitzeko espediente baten restitutio in integrum aitor dezan eta, beraz, diru-sarrerak bermatzeko errentaren espedientea eskubidea berritu behar izan zeneko datara atzera eraman dezan.
692/2012/43 espedientea (79/2012 Gomendioa)
C) TOKIKO ADMINISTRAZIOA
ARABAKO UDALAK
Gasteizko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2011ko abenduaren 1ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio udaltzain plazen sarbiderako egindako deialdiaren hautapen prozesua eten dezan eta oinarriak berrikus ditzan.
1872/2011/20 espedientea (47/2011 Gomendioa)
Arartekoaren ebazpena, 2012ko martxoaren 20koa. Horren bidez gomendatzen zaio beharrezkoak diren neurriak har ditzan pertsona guztiek Europako Hiriburu Berdearen (European Green Capital 2012) egoitza den Zulueta Jauregian duintasunez eta berdintasunez sartzeko aukera eduki dezaten.
3/2012/17 Of espedientea (43/2012 Gomendioa)
Arartekoaren ebazpena, 2012ko abuztuaren 9koa. Horren bidez gomendatzen zaio gizarte etxe eta kirol instalazioetako udal araudia ez betetzearen ondotik hasitako zigortzeko espedientea berrazter dezan.
424/2012/29 espedientea (77/2012 Gomendioa)
ARABAKO ADMINISTRAZIO BATZARRAK
Langraiz Okako Administrazio Batzarra
Arartekoaren ebazpena, 2011ko abenduaren 13koa. Horren bidez gomendatzen eta gogorazten zaio zerga-ordenantzak aldatzeko prozedura jarraitu behar duela ur-horniduraren tasa areagotu ahal izateko.
1013/2011/22 espedientea (48/2011 Gomendioa)
BIZKAIKO UDALAK
Barakaldoko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2012ko martxoaren 9koa. Horren bidez gomendatzen zaio hirigintzako birzatiketa baten ondorioz berriro bizilekua hartzeko eskubidearen inguruan egindako eskariari beren-beregi erantzuteko.
1645/2011/23 espedientea (40/2012 Gomendioa)
Muskizeko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2012ko apirilaren 12koa. Horren bidez, egoitzarako hiri-lurzoruan dagoen lursail bateko baratze-erabilerarako baimena berrikusteko gomendatzen zaio.
782/2011/23 espedientea (54/2012 Gomendioa)
Ortuellako Udala
Arartekoaren ebazpena, 2012ko urtarrilaren 31koa. Horren bidez gomendatzen zaio senar-emazte erreklamazio-egileak biztanleen udal-erroldan inskribatzeko.
390/2011/29 espedientea (15/2012 Gomendioa)
Sestaoko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2011ko ekainaren 6koa. Horren bidez gomendatzen zaio familia bat udal erroldan ofizioz bajan ematen duen ebazpena bertan behera utz dezala, familia udal erroldan mantendu dezala eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari jakinarazi diezaiola familia horrek erroldaren baldintza betetzen duela, esleitu dioten babes ofizialeko etxebizitza berehala eman diezaioten.
168/2011/31 espedientea (15/2011 Gomendioa)
GIPUZKOAKO UDALAK
Beasaingo Udala
Arartekoaren ebazpena, 2011ko abenduaren 21ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio eta gogorarazten zaio bere titularrari isilpeko jarduera baten legalizazioa eskatu behar diola eta eragindako herritarren babeserako kautelazko neurriak hartu behar dituela.
2047/2011/28 espedientea (55/2011 Gomendioa)
Donostiako Udala
Arartekoaren ebazpena, 2012ko otsailaren 1ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio baliogabe dezala hirigintzako araudia urratzeagatik ezarritako zigor bat.
1621/2010/23 espedientea (18/2012 Gomendioa)
Pasaiako Udala
Arartekoaren ebazpena, 2012ko ekainaren 21ekoa. Horren bidez iradokitzen zaio agiriak erregistratzeko zerbitzua hobetu dezan, barrutietan egindako agirien aurkezpena erraztuko duten neurri antolatzaile eta teknikoak hartuta.
1054/2011/29 espedientea (3/2012 Iradokizuna)
Zaldibiako Udala
Arartekoaren ebazpena, 2012ko apirilaren 26koa. Horren bidez gomendatzen zaio ezkutuko eraikin baten aurrean hirigintzako legezkotasuna berrezartzeko dagokion izapidearekin jarrai dezan.
2320/2011/23 espedientea (57/2012 Gomendioa)
3. Erabaki gabe dauden gomendioak eta iradokizunak
A) EUSKO JAURLARITZA
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
Arartekoaren ebazpena, 2012ko azaroaren 15ekoa. Horren bidez Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko langile batek eskatutako bateraezintasunagatiko eszedentziaren adierazpen bati buruzko kexa-espedientea amaitzen da.
1285/2011/33 espedientea (5/2012 Iradokizuna)
Arartekoaren ebazpena, 2012ko azaroaren 29koa. Horren bitartez gomendatzen zaio dagozkion neurriak har ditzan behar bereziak dituen adingabeak hezkuntzako laguntzaile espezialista baliabidea edukiko duela bermatze aldera. Adingabe horri bere familiaren etxebizitzatik gertu dagoen ikastetxe hitzarmendunean matrikulatzeko baimena eman diote.
893/2012/20 espedientea (89/2012 Gomendioa)
Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
Arartekoaren ebazpena, 2012ko abenduaren 4koa. Horren bidez gomendatzen zaio, 2013rako gizarte larrialdietarako laguntzetan jasotako gastu espezifiko bakoitzerako gehienezko zenbatekoak ezartzen dituen aginduaren onespenari dagokionez, 2011ko abenduaren 28ko Aginduan ezarritako irizpideak berrikus ditzan.
14/2012/43O espedientea (90/2012 Gomendioa)
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
Arartekoaren ebazpena, 2012ko azaroaren 19koa, euskal herri administrazioek Gran Enara aztarnategian apurketa hidraulikoaren sistemaren bidez hidrokarburoak esploratzeko eta ondoren erauzteko proiektuan izandako esku-hartzeari buruzkoa.
74/2011/23O espedientea (84/2012 Gomendioa)
Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saila
Arartekoaren ebazpena, 2012ko irailaren 28koa. Horren bidez gomendatzen zaizkio espetxez kanpoko ospitaleko arreta jasotzen duten presoen zaintzari dagokionez irizpideak, intimitaterako euren eskubidea zaintze aldera.
1142/2012/32 espedientea (80/2012 Gomendioa)
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
Arartekoaren ebazpena, 2012ko azaroaren 19koa, euskal herri administrazioek Gran Enara aztarnategian apurketa hidraulikoaren sistemaren bidez hidrokarburoak esploratzeko eta ondoren erauzteko proiektuan izandako esku-hartzeari buruzkoa.
74/2011/23O espedientea (85/2012 Gomendioa)
Osasun eta Kontsumo Saila
Osakidetza
Arartekoaren ebazpena, 2012ko azaroaren 23koa. Horren bidez gomendatzen zaio nortasun nahasmendu larriak dituzten pertsonei arreta emateari lotutako neurri orokor batzuk eta eragindako gazte baten arretaren gaineko beste neurri berezi batzuk har ditzan.
1063/2012/39 espedientea (86/2012 Gomendioa)
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
Arartekoaren ebazpena, 2012ko azaroaren 12koa. Horren bidez gomendatzen zaio 2010eko azaroaren 3ko agindua baino lehenagoko araudiaren bidez erregulatutako alokairu publikoen prezioak modulatu daitezen arrazoizkoagoak izan daitezen, errentaren urteroko eguneratzean mekanismo zuzentzaile egokiak ezarriz.
1120/2011/34 espedientea (83/2012 Gomendioa)
B) FORU ADMINISTRAZIOA
ARABAKO FORU ALDUNDIA
Gizarte Zerbitzuen Saila
Arartekoaren ebazpena, 2011ko azaroaren 14koa. Horren bidez gomendatzen zaio hainbat agiri onar ditzala benetako egoitzaren baldintza betetzearen egiaztagiri gisa.
888/2011/43 espedientea (45/2011 Gomendioa)
Arartekoaren ebazpena, 2012ko martxoaren 30ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio eraginik gabe uzteko pertsona bati diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria jasotzeko eskubidearen etetea eta jaso ez dituen zenbatekoak kobratzeko eskubidea onar diezaion.
2093/2011/31 espedientea (50/2012 Gomendioa)
Arartekoaren ebazpena, 2012ko martxoaren 30ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio eraginik gabe uzteko pertsona bati diru-sarrerak bermatzeko errentaren prestazio ekonomikoen ordainketa eten eta zorra eskatzen dion ebazpena eta pertsona horri aitortzeko etenaldian jaso ez duen zenbatekoa kobratzeko eskubidea.
1577/2011/31 espedientea (51/2012 Gomendioa)
Arartekoaren ebazpena, 2012ko ekainaren 4koa. Horren bidez gomendatzen zaio pertsona bati diru-sarrerak bermatzeko errentaren prestaziorako eskubidea ukatu zion ebazpena ondoriorik gabe utz dezan.
2269/2011/31 espedientea (68/2012 Gomendioa)
Arartekoaren ebazpena, 2012ko urriaren 17koa. Horren bidez gomendatzen zaio hainbat agiri onar ditzala benetako egoitzaren baldintza betetzearen egiaztagiri gisa.
1153/2012/43 espedientea (81/2012 Gomendioa)
Arartekoaren ebazpena, 2012ko azaroaren 27koa. Horren bidez gomendatzen zaio diru-sarrerak bermatzeko errentaren eskatzailearen etxebizitzan prestazioa jasotzen zuen titular bakarreko bizikidetza unitate bakarra zegoela kontuan hartzea. Ondorioz, laguntza ukatzen duen ebazpena ondoriorik gabe utz dezan eta prestaziorako eskubidea onar diezaion, gainontzeko baldintzak betetzen baditu.
1920/2012/01 espedientea (87/2012 Gomendioa)
Arartekoaren ebazpena, 2012ko abenduaren 10ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio baliorik gabe utz ditzala gizarte-prestazioen etendura bat eta oker jasotako kopuruengatik sortutako zor bat, formazko akats larriak direla-eta.
1165/2012/43 espedientea (91/2012 Gomendioa)
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Gizarte Ekintza Saila
Arartekoaren ebazpena, 2012ko azaroaren 28koa. Horren bidez gomendatzen zaio, gutxienez hamabi hilabetetan zehar, beste hamabiz luzatzeko aukerarekin, diru-sarrerak bermatzeko errentaren prestazioa manten diezaion berezitako bizikidetza unitate bati.
2219/2011/46 espedientea (8/2012 Iradokizuna)
Nekazaritza Saila
Arartekoaren ebazpena, 2012ko azaroaren 27koa. Horren bidez hiri kaioen populazioa kontrolatzeko plan baten hitzarmena sustatu dezan.
1751/2012/23 espedientea (6/2012 Iradokizuna)
C) TOKIKO ADMINISTRAZIOA
ARABAKO UDALAK
Urkabustaizko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2012ko martxoaren 22koa. Horren bidez gomendatzen zaio eta gogorarazten zaio bere titularrari isilpeko jarduera baten legalizazioa eskatu behar diola eta eragindako auzotarren babeserako kautelazko neurriak hartu behar dituela.
588/2008/28 espedientea (47/2012 Gomendioa)
Gasteizko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2012ko ekainaren 29koa. Horren bidez gomendatzen zaio garraioaren erabiltzaile guztiek informazio sistema baliatzen dutela bermatzeko beharrezko neurri guztiak har ditzala. Hartara, ikusmen urritasuna dutenek Gasteizko hiri garraioaren zerbitzua modu normalizatuan, autonomoan eta seguruan erabiltzea bermatuko da.
2324/2011/17 espedientea (72/2012 Gomendioa)
BIZKAIKO UDALAK
Barakaldoko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2012ko azaroaren 27koa. Horren bidez iradokitzen zaie hiri kaioen populazioa kontrolatzeko plan baten hitzarmena sustatu dezan.
2644/2012/23 espedientea (7/2012 Iradokizuna)
Plentziako Udala
Arartekoaren ebazpena, 2011ko uztailaren 15ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren printzipioari jarraituz, hiri horretako Zubi Zuri deritzon zubiaren pasabidean era iraunkorrean ikusgai jarritako laminak genero ikuspegitik berrazter ditzala eta, ondorioz, hautatutako argazki eta testuak ordezka ditzala, emakumeek hiriko bilakaera sozial, kultural eta ekonomikoan izan duten presentzia esplizituki islatzen duten beste batzuk ipinita.
1271/2010/30 espedientea (23/2011 Gomendioa)
GIPUZKOAKO UDALAK
Azpeitiko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2012ko otsailaren 7koa. Horren bidez gomendatzen zaio (…) tabernak eragindako kalteak saihesteko neurri egokiak har ditzan eta jarduera horri ingurumen legezkotasuna betetzea eska diezaion.
1347/2011/28 espedientea (22/2012 Gomendioa)
Arartekoaren ebazpena, 2012ko apirilaren 23koa. Horren bidez gomendatzen zaio (…) tabernak eragindako kalteak saihesteko neurri egokiak har ditzan eta jarduera horri ingurumen legezkotasuna betetzeko eska diezaion.
773/2011/28 espedientea (56/2012 Gomendioa)
Hondarribiko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2012ko uztailaren 24koa. Horren bidez gomendatzen zaio Jaizkibel Konpainiak 2012ko Hondarribiko Alardearen antolamenduari dagokionez egindako eskaerari esleitutako sarrera erregistroaren zenbakia zuzendu dezan erregistroan sartu zeneko errealitatera egokituz eta datorren irailaren 8ko jai-ekintzen eta ekintza horien aurretiko entseguen antolamenduan Jaizkibel Konpainiak egindako eskaera beste batzuekiko nagusituz.
100/2012/30 espedientea (75/2012 Gomendioa)
Mutrikuko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2012ko urtarrilaren 16koa. Horren bidez gomendatzen zaio eta gogorarazten zaio bere titularrari isilpeko jarduera baten legalizazioa eskatu behar diola eta eragindako herritarren babeserako kautelazko neurriak hartu behar dituela.
1853/2011/28 espedientea (5/2012 Gomendioa)
Arartekoaren ebazpena, 2012ko martxoaren 20koa. Horren bidez gomendatzen zaio establezimendu batek eragindako kalteak saihesteko neurri egokiak har ditzan eta jarduera horri ingurumen legezkotasuna bete dezala eska diezaion.
1515/2009/28 espedientea (41/2012 Gomendioa)
Tolosako Udala
Arartekoaren ebazpena, 2012ko ekainaren 18koa. Horren bidez gomendatzen zaio (…) sozietate gastronomikoak eragindako kalteak saihesteko neurri egokiak har ditzan eta jarduera horri ingurumen arloko legezkotasuna betetzeko eska diezaion.
358/2012/28 espedientea (70/2012 Gomendioa)
D) BESTE ERAKUNDE PUBLIKO BATZUK
Bizkaiko Doako Laguntza Juridikoaren Batzordea
Arartekoaren ebazpena, 2012ko azaroaren 28koa. Horren bidez gomendatzen zaio doako justiziaren eskari bat ukatu zuen erabakia ondoriorik gabe uzteko, baita beste berri bat era dezan, eskatzaile honi onura hau onartzea bideratzeko.
1561/2012/32 espedientea (88/2012 Gomendioa)
4. Bertan behera utzitako gomendioak eta iradokizunak
ARABAKO UDALAK
Gasteizko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2011ko abenduaren 16koa. Horren bidez gomendatzen zaio TAO txartelak emateko tasak dirutan ordaintzea ahalbidetzea eta, zentzu horretan, bere zerga Ordenantzaren testua aldatzea.
1646/2011/22 espedientea (51/2011 Gomendioa)
BIZKAIKO UDALAK
Bilboko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2012ko martxoaren 21ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio jabetza pribatu eta erabilera publikoko arrapala baten erabilera okerrak sortzen dituen zaratak ezabatzeko beharrezkoak diren lanak bere kargura buru ditzan.
1317/2009/28 espedientea (45/2012 Gomendioa)